Martxoaren 8an ehundaka sakandarrek Mugimendu Feministak deitutako manifestazioarekin bat egin zuten. Feministek zaintza erdigunean jarri dute, eta "zaintza lanak aitortu", "feminismoa klase borroka da", "zaintzarekin negoziorik ez" edo "sistema hau ez dugu zainduko" aldarriak zabaldu zituzten.