Urbasa eta Aralar Mendigoizaleekin

Guaixe 2024ko mar. 11a, 10:49

Martxoaren 16an eta 17an, larunbata eta igandea, mendi irteerak antolatu ditu Altsasuko Mendigoizaleak taldeak.

Altsasuko Mendigoizaleak taldeak Urbasatik 21 kilometroko mendi irteera antolatu du martxoaren 16an, larunbata, 9:15ean, Urbasako interpretazio zentroan. Jakusoro, Argibel, Bretxak, Itandurrietan, Legunbe, Gainsoil, Laminaturretik pasako dira, Soroginen, interpretazio zentroan, amaitzeko. Martxoaren 17an, igandea, Aralarren izanen da mendi itzulia, eta 14 kilometro inguruko ibilbidea eginen du Altsasuko mendizale taldeak. Guardetxea izanen da irteera eta helmuga eta Korostidegi, Arbisoro, Putxerri, Aparain, Kargaleku, Desaube eta Otsosaretik pasako dira.