Futbola

Altsasuk ezin izan zuen Atarrabian erremontatu

Guaixe 2024ko mar. 12a, 11:25

Gizonen Preferente mailako 23. jardunaldian esku hutsik itzuli ziren altsasuarrak

Gizonen Preferente mailan Altsasuk Atarrabian jokatu zuen, Beti Onak B taldearen kontra. Bi taldeak nor baino nor lehiatu ziren, baina 47. minutuan Ivan Latasak Beti Onak B taldearen gola sartu zuen eta Altsasu, nahiz eta modu guztietara saiatu, ezin izan zuen markagailua irauli eta 1-0 galduta itzuli zen etxera. 

Burlades B taldeak jarraitzen du Gizonen Preferente mailako lehen multzoko lider (46 puntu), 3 puntura Beti Casedano taldea duela. Altsasu hamabigarren da (29 puntu). Martxoaren 17an, igandea, 12:00etan Altsasuk sailkapenean azken aurrekoa den Infanzones taldea hartuko du Dantzalekun.