Futbola

Altsasuk puntu bat ekarri du Oteizatik

Guaixe 2024ko mar. 12a, 12:00

Martxoaren 8a zela eta, esker mezua zabaldu zuen Altsasuk. UTZITAKOA

Emakumezkoen Preferente mailan Altsasuk garaipena izan zuen eskura, baina puntu bati eutsi zion

Emakumezkoen Preferente mailako bigarren fasean, bigarren jardunaldia jokatu zen. Altsasuk Idoia taldea izan zuen aurkari Oteizan jokatutako partidan. Lehen zatia gol festa hutsa izan zen. Partida ongi hasi zen altsasuarrarendako, 7. minuturako Sonia Alonsok eta Janire Lopezek 0-2 aurreratu baitzuten Altsasu. Oteizaren gola sartu eta 1-2 gerturatu ziren, baina Altsasuk sekulako erantzuna izan zuen, Nerea Arellanok eta Maider Lopez de Goikoetxeari esker 1-4 aurreratu zirelako. Atsedenaldia baino lehen, hala ere, Oteizak 3-4 gerturatzea lortu zen. 

Bigarren zatia bizi-bizia izan zen, oso lehiatua. Altsasuk ongi eutsi zuen, baina 80. minutuan Oteizak launako berdinketa lortu zuen eta markagailua ez zen gehiago mugitu. Beraz, puntu banaketarekin despeditu zen lehia. 

Gares taldea da Emakumezkoen Preferente mailako bigarren faseko liderra (6 puntu). Altsasu hirugarren da (puntu 1). Altsasuk martxoaren 17an, igandea, punturik gabe sailkapenean azkena den Berriozar taldea hartuko du Dantzalekun, 17:30ean.