Sakanako Triatloi Taldeak, zenbait laguntzaile eta Bioracer babeslearekin batera, Bioracer XIII. Altsasuko Duatloia antolatuko du martxoaren 23an, larunbata, 15:45etik aurrera. Materialaren kontrola 14:30etik 15:30era eginen da. Izena ematea zabalik dago navarratriatlon.com webgunean, martxoaren 18ra arte. Atletek guztira 27,5 kilometro egin beharko dituzte; lehenengo bostak korrikan, 20 kilometroko bizikleta lasterketa ondoren, azken 2,5 kilometroak korrikan egiteko.
Ibilbidea
Duatletek herritik gertu osatutako ibilbideari bi itzuli eman beharko diote hasiera: Foru plazatik hilerri paretik pasako dira eta institutuen arteko bidegurutzera aterako dira korrikan. Zubeztia kaleraino igoko dira ondoren eta elizaren atzetik pasatzen den errepidetik ezkerrera joanen dira, trantsizio eremutik pasa eta bigarren itzulia hasteko.
Bigarren bueltan Foru plazan egonen den trantsizio eremura iritsiko dira parte hartzaileak eta txirrindularen sektorea hasiko da. Gartzia Ximenez kalea hartu eta NA-2410 errepidearen bidegurutzera joanen dira Olatzagutiaraino. Ezkerrera joanen dira eta Urbasara igotzen hasteko Altamirako bidegurutzean ezkerrera joanen dira. Jaitsiera amaitzean, eskuineko bidegurutzea hartukod ute NA-2410 errepidetik jarraitzeko eta Altsasurako noranzkoan jarriko dira. Altsasura sartuko dira eta Gartzia Ximenez kalea hartuta, utdaletxearen parean buelta emanen dute bigarren itzuliari ekiteko. 376ko desnibela izanen du probak.
Txirrindularekin ibilbideari bi buelta eman ondoren herritik prestatutako ibilbideari, baina kontrako norabidean, azken buelta emanen diote korrikan.