Haur eta gazteendako Altsasuko duatloia

Guaixe 2024ko mar. 14a, 11:16

Sakanako Haur Triatloia. ARTXIBOA

Martxoaren 23an, larunbata, Nafarroako Kirol Jokoen duatloi proba jokatuko da, Altsasun.

Altsasuko duatloiaren haur eta gazteendako Nafarrako Kirol Jokoen proba izanen da martxoaren 23an, larunbatean, goizez, Otadia ermitaren inguruetan. Mailaren arabera zirkuitu desberdinak osatu beharko dituzte duatletek: benjaminak 10:30ean aterako dira, eta lasterketan zirkuituari bi bira emanen dizkiote, guztira 500 metro, ondoren bizikletarekin bi kilmotroko zirkuituari bira bat, eta bukatzeko lasterketak zirkuituari beste bira bat. Kimuak 10:45ean aterako dira, eta zirkuituari bi bira korrikan emanen diote, guztira, kilometro bat, bizikletan lau kilometro eta bukatzeko zirkuituari 500 metro korrikan. Haurren proba 11:30ean hasiko da eta 2000 metro osatu harte zirkuituari lau bira korrikan egin beharko dute, bizikletan sei kilometro eginen dituzte zirkuituari hiru bira emanez, eta bukatzeko korrikan beste bi bira emanen dizkiote zirkuituari, kilometro bat osatuz. Kadeteak eta jubenilak zirkuituari bost bira emanen dizkiote, 2.500 metro osatuz, bizikletan zortzi kilometro, zirkuituari lau bira emanez, eta amaitzeko korrikan zirkuituari bi bira emanen diote.

Arratsaldean, 15:45ean, Altsasuko XIII. Duatloia izanen da.