'Los pequeños amores' zineforum filmaren emanaldia

Guaixe 2024ko mar. 15a, 13:42

Martxoaren 14an eta 17an, osteguna eta igandea, Celia Rico zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.

Sinopsia: Teresak oporretako planak aldatuko ditu istripu txiki bat izan duen amari laguntzeko. Ama-alabek uda itogarria igaroko dute elkarrekin, eta ez dira ados jarriko, ezta gauzarik hutsalenetan ere. Hala ere, derrigorrezko elkarbizitzak uste baino gauza gehiago mugituko du, eta udako gauetan Teresak une adierazgarriak biziko ditu bere amaren ondoan.

Fitxa artistikoa: Maria Vazquez, Adriana Ozores, Aimar Vega.

Emanaldiak:

Martxoak 14, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian.

Martxoak 17, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian.

Prezioak: Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.

Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro.

Aurretik erositakoa: 4,5 euro.