'Sala de profesores' gaurkotasunezko filmaren emanaldia

Guaixe 2024ko mar. 15a, 13:47

Martxoaren 14an eta 17an, osteguna eta igandea, IIker Catak zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.

Sinopsia: Carla Nowak matematika eta kiroletako irakasle idealista bat da. Bigarren Hezkuntzako eskola batean lan egingo du lehendabiziko aldiz. Eskolan lapurreta batzuk gertatu dira eta susmo guztiak bere ikasle batengana zuzendu dituzte. Hori ikusita, Carlak gaia sakon aztertzea erabakiko du. Carla guraso suminduen, lankide tematien eta ikasle oldarkorren artean bitartekari lanak egiten saiatuko da, baina horretarako eskola-sistemaren egitura gupidagabeei aurre egin beharko die.

Emanaldiak:

Martxoaren 14an, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Martxoaren 14an, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Sarrerak: Iortia kutlur gunearen webgunean eta txarteldegian.

Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro.

Aurretik erositakoa: 4,5 euro.

Sariak:

2023: Oscar sariak: Nazioarteko film onenaren saria.

2023: Goya sariak (Espainia): Europako film onenerako izendatua.

2023: Europako Zinemaren Sariak (EFA): 3 izendapen

2023: Valladolideko jaialdia – Seminci: Muntaketa onena. 2 izendapen

2023: Satellite Awards sariak: nazioarteko film onenaren sarirako izendatua.