'Dona, vostè no té res!' film dokumentalaren emanaldia

Guaixe 2024ko martxoaren 15a

Martxoaren 18an, astelehena, Eva Martinez zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean, Filmoteka Nafarroa programaren barruan. Maite Mendiroz neurologoak eta Maruxa Arana ADItecheko arduradunak parte hartuko dute.

Sinopsia: Eva Martínez eta Anna Marquèsek TV3ko (Televisión de Cataluña) Sense ficció programarako egindako dokumentala da, eta osasungintza arloko genero-alborapenari buruz hitz egiten du. Zehazki, ikus-entzunezko lan honek indarkeria obstetrikoa, gaixotasun kardiobaskularrak eta osasun mentala ikusarazten ditu, betiere genero-ikuspegitik.

Dokumentalak agerian uzten ditu medikuntzaren historian emakumeek jasan dituzten gainmedikazioa eta infradiagnostikoa. Medikuntzaren arloko azterketa eta aurrerapenetarako gizonezkoak eta haien gorputzak neurri estandartzat hartu direnez, osasun-sistemak ez ditu kontuan hartu edo modu desegokian artatu ditu emakumeen gaixotasun eta berezitasunak, horiek gutxietsiz eta bigarren mailan jarriz.

Emanaldia: Filmoteka Nafarroan programaren eta Altsasuko Berdintasun zerbitzuko Isilarazi matxismoa egitarauaren barruan; Miate Mendiroz Nafarrroako Unibertsitate Ospitaleko neurologoa eta Navarrabiomedeko zuzendariak eta Maruxa Arana Remirez ADItecheko I+G+b-ren Bikaintasunaren eta Dibulgazioaren arduradunak parte hartuko dute.

Martxoak 18, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur guneko areto nagusian.

Sarrerak: euro bat, Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.

 Hizkuntza: Katalanezko jatorrizko bertsioa, gaztelaniazko azpitituluekin.