Txikiak korrika

Guaixe 2024ko mar. 15a, 14:50

Altsasuko lau ikastetxek Korrika txikia egin dute. Zelai eskola publikoa, Sagrado Corazon ikastetxea, Iñigo Aritza ikastola eta Altsasu Bigarren Hezkuntza Ikastetxea izan dira parte hartu dutenak.

Ikastetxe bakoitzeko ikasleek Foru plazara arteko ibilbidea egin dute lasterka. Akaberan, Korrikako abestia kantatu, ikastetxe bakoitzeko ordezkariak lelo batzuk irakurri dituzte eta aurtengo omenduak, Azterketak Euskaraz, gogoan izan dituzte.