Broda Bos Bartzelonako Dantza eta Hiri Kulturako Nazioarteko Konpainia Doji ikuskizunarekin Altsasura itzuliko da, oraingoan Desilence ikuskizko eszenografian aitzidaria den taldearekin. Doji ikuskizunak kolorea, erritmoa, musika eta dantza uztartzen ditu, eta familia osoarendako egokia da. Koreografia "ikusgarrien", positibismo "lilugaragarriaren" eta proiekzio interaktiboekin bidez, ikusleek ez diote amets egiteari utziko, konpainiak azaldu bezala. Broda Bos konpainiaren Doji martxoaren 23an, larunbata, 19:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean izanen da. Sarrerak Iortia kultur gunearen webgunean edo txarteldegian eros daitezke 10 eurotan.