Ane Lindane "bilboRata", bakarrizketaria, aktore lotsagabea eta ikasketarik gabeko idazlea da. Sare sozialetan oso ezaguna da, eta bideoetan dirudiena baino txikiagoa dela dio ere, "eta askoz jatorragoa". Umore feminista, punkia eta politizatua egiten du bere bakarrizketetan eta martxoaren 22an, ostirala, 19:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean izanen da, Altsasuko Udaleko Berdintasun zerbitzuak martxoaren 8aren harira antolatutako Isilarazi matxismoa programaren barruan. Izena ematea: berdintasuna@altsasu.net e-postan.