Irati Bilbao Altsasun

Guaixe 2024ko mar. 18a, 13:28

Martxoaren 24an, igandea, jazzaren errebelazio ahotsaren zuzenekoa izanen da, Iortia kultur gunean, Altsasuko Musika eta Dantza Eskolak antolatuta, Altsasuko Udalaren Berdintasun zerbitzuaren Isilarazi matxismoa programazioaren barruan.

Begin da Irati Bilbao musikariaren proiektu pertsonalaren lehenengo diskoa. Jazzaren errebelazio ahotsa da, eta konposio eta moldaketa oso pertsonalez josia dago bere lehen diskoa. Bere gaitasun teknikoa handia eta oso pertsonala da. 2019an Durangoko Kantu Feministen II. Lehiaketaren irabazlea izan zen, eta urte horretan Deba Jazzez Blai jaialdiko jazz banden lehaketako lehen saria eskuratu zuen. Aitor Bravo bateria jolea, Fran Serrano kontrabaxu jolea eta Mike Niñez piano jolea lagunduta dago abeslari bizkaitarra, eta martxoaren 24an, igandea, 12:00etan, kontzertua emanen dute Iortia kultur gunean, Altsasuko Musika eta Dantza eskolak antolatuta, Emakumearen Egunarekin lotutako jardueren barruan, musikan emakumearen irudia sustatzeko helburuarekin. Gonbidapenak Iortia kultur gunearen webgunean eta lehiaketan eskura daitezke.