Sinopsia: Hogei urte igaro dira Gracie Atherton-Yu eta Joe senar gaztearen arteko harreman mediatikoak herrialde osoa asaldatu zuenetik. Garai hartan, euren seme-alabak institutuan graduatzear zeuden. Orain, pelikula bat filmatuko dute senar-emazteen arteko historia kontatzeko. Elizabeth Berry aktoreak familiarekin denboraldi bat emango du Gracie hobeto ulertzen saiatzeko, filmean haren papera egingo baitu. Horrek familia desegitea ekarriko du, kanpoko begiradaren presioaren eraginez.
Fitxa artistikoa: Natalie Portman, Julianne Moore, Charles Melton, Piper Curda, Cory Michael Smith, D.W. Moffett, Drew Scheid, Elizabeth Yu, Allie McCulloch, Hailey Wist, Jocelyn Shelfo, Andrea Frankle.
Emanaldiak:
Martxoak 21, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian.
Martxoak 24, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian.
Martxoak 25, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian.
Sarrerak: Iortia kultur gunearen webgunean edo txarteldegian.
Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro.
Aurretik erositakoa: 4,5 euro.