'Hotel Royal' zineforum filmaren emanaldia

Guaixe 2024ko mar. 18a, 14:02

Martxoaren 21ean eta 24an, osteguna eta igandea, Kitty Green zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.

Sinopsia: Hanna eta Liv, bi lagun estatubatuar, motxilero gisa ari dira bidaiatzen Australian. Dirurik gabe geratu ondoren, Livek, abentura baten bila, The Royal Hotel izeneko pub batean (outbackeko meatze-herri urrun batean) aldi baterako zerbitzari-lan bat onartzeko konbentzituko du Hanna. Tabernako jabe Billyk eta hango pertsona talde batek Australiako alkoholaren kulturari buruzko sarrera zoro bat eskainiko diete, baina egoera kezkagarri batean harrapatuko dituzte laster Hanna eta Liv eta berehala galduko dute kontrola.

Fitxa artistikoa: Julia Garner, Jessica Henwick, Herbert Nordrum, Dylan River, Ursula Yovich, Alex Malone, Hugo Weaving, James Frecheville, Nic Darrigo, Adam Morgan, Toby Wallace.

Emanaldiak:

Martxoak 21, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian.

Martxoak 24, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian.

Sarrerak: Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.

Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro.

Aurretik erositakoa: 4,5 euro.

Sariak:

2023ko Donostiako Zinemaldian Beste begirada bat TVE sarian bi izendapen