Futbola

Hiru puntu Altsasuren zakurako

Guaixe 2024ko mar. 20a, 12:00

Gizonezkoen Preferente mailan Altsasuk Infanzones hartu zuen mendean

Altsasuk Infanzones taldea hartu zuen martxoaren 17an Dantzalekun. Bi taldeek norgehiagoka bizia eskaini zuten. Jon Lopez de Goikoetxeak 19. minutuan Altsasu aurreratu zuen, eta lasaitasuna hartu zuen talde gorritxoak. Altsasu garaipena sendotzen saiatu zen, partidari buelta ematen, Infanzones, baina markagailua ez zen gehiago mugitu eta Dantzalekuko puntuak etxean geratu ziren. 

Burlades B taldeak jarraitzen du Preferente mailako lider (47 puntu), Beti Casedanoren aurretik (44 puntu). Altsasu hamabigarren da (32 puntu). Martxoaren 24an, igandea, Altsasuk sailkapenean hamargarren den Itaroa Huarte B taldea hartuko du, 12:30ean, Dantzalekun.