Apirilaren 6an eta 13an, larunbatak, 14 eta 30 urte bitarteko gazteendako Lehen sorospenak ikastaroa eginen dute, Intxostiapunta gazte gunean. Ikastaroa 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara izanen da, eta bazkaltzeko tartean parte hartzaileendako makarranoada barne izanen da ere. Ikastaroaren bukaeran agiria emanen da. Ikastaroa doakoa da eta aurretik 693 47 81 91 telefonoan edo asociacion@micudala.com e-postan izena eman behar da.
Lehen sorospenak ikastaroan parte hartzen dutenek larrialdi egoerak eraginkortasunez konpontzeko beharrezko ezagutzeko ikasiko dituzte, baita istripu, gaixotasun edo ustekabeko egoeretarako beharrezko tresnak eta neurriak ezagutuko dituzte ere.