Taekwondoa

Leire Etxaniz Claver, Belgikako Open G2-an primeran

Guaixe 2024ko martxoaren 25a

Leire Etxaniz Claver. LEZKAIRU TAEKWONDO

Taekwondolari altsasuarra final laurdenetan erori zen

Martxoaren 17ko Belgikako Open G2 Taekwondo Txapelketan Leire Etxaniz Claver altsasuarra ederki aritu zen. Lehen errondan Poloniako ordezkariari 2-0 irabazi zion, bigarren errondan Alemaniakoari 2-0, eta hirugarren errondan 2-1 galdu zuen Poloniaren kontrako lehia estuan, final laurdenetan. "Domina eskura izanda, zaporea gazi-gozoa da. Baina, bestalde, Europako onenekin ari gara lehian, eta kontentu gaude" adierazi dute Bargagain eta Lezkairu klubetatik.