Altsasuko Udalak energia enpresei lurzorua erabiltzeagatik zerga kobratzea erabaki zuen udazkenean. Orduan udalak egindako kalkuluen arabera 33.000 euro eskura zitzakeen bide horren bidez. Jabari publikoa erabiltzeagatik edo bereziki ustiatzeagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen Altsasuko Udalaren ordenantza fiskalaren kontra Red Electrica Española Sak administrazioarekiko auzi errekurtso bat jarri du. Helegite hori tramitatzen ari da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, 72/2024 prozedura arrunt gisa.