Txirrindula gynkana Burundarekin

Guaixe 2024ko mar. 22a, 13:08

Martxoaren 23an, larunbata, Burunda Txirrindularitza Taldeak txirrindula gynkanak eginen ditu, Zelandiko jolastokian.

Zelandi ikastetxeko guraso elkarteak eta Burunda Txirrindularitza Taldeak 7 eta 14 urte bitarteko haur eta gazteendako txirrindula gynkana antolatu dute martxoaren 23an, larunbata, 17:00etan, Zelandiko jolastokian. Antolakuntzak jakinrazi duenez, ez da beharrezkoa txirrindula eramatea Burundak eramanen dituelako, baina kaskoa eramatea beharrezkoa eta erabiltzea derrigorrezkoa izanen da.