Erresistentzia jaialdia Altsasuko gaztetxean

Guaixe 2024ko mar. 22a, 14:29

Martxoaren 27an, asteazkena, "langile kontrolpeko espazioen alde, Erresistentzia Kutxa hornitzeko jaialdia" antolatu dute, Altsasun.

Altsasuko Gazte Asanbladak, Printza Larraungo Gune Autogestionatuak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak Erresitentzia jaialdia antolatu dute martxoaren 27an, asteazkena, Altsasuko gaztetxean. Hortaz, 23:00etatik aurrera Harresi NafarOi eta Venganza & Perdon Fito Skins taldeen kontzertuak izanen dira, eta ondoren, 2hotz DJak izanen dira. Irabaziak Defentsa Komunitatearen Erresistentzia Kutxara bideratuko dira. Sarrerak 3 eurotan izanen dira.