'Políticamente incorrectos' gaurkotasunezko filmaren emanaldia

Guaixe 2024ko mar. 26a, 13:08

Apirilaren 4an, 7an eta 8an, osteguna, igandea eta astelehena, Arantxa Echevarria zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.

Sinopsia: Espainian krispazioa da nagusi, herritarrak erabat polarizatuta daude eta sare sozialak egunero sutan daude... NUEVA IZQUIERDA eta ESPAÑA LIBERAL alderdiak aurrez aurre izango dira datozen hauteskunde orokorretan. Laura, perroflauta progre bat eta Pablo, fatxalekodun pijoa, lohi politikoan iraultzeko prest daude beren buruzagien garaipena lortzeko. Baina politikan beti gertatzen den bezala, aurkariek hondarrera jotzen dutenean, ezer ez da espero bezala ateratzen. Aspaldiko gorrotoek, bete gabeko programek eta debekatutako maitasunek hauteskunde-makineria batean bidaiatuko dute ziztu bizian eta balaztarik gabe. Zer atera daiteke gaizki?

Fitxa artistikoa: Adriana Torrebejano, Juanlu González, Gonzalo de Castro, María Hervás, Elena Irureta, Pepa Aniorte, Raúl Cimas.

Emanaldiak:

Apirilak 4, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Apirilak 7, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Apirilak 8, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Sarrerak: Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian

Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro.

Aurretik erositakoa: 4,5 euro.