Uholdeak Uharte Arte Garaikideko Zentroak, Innova Programa eta Caja Navarra eta la Caixa fundazioen laguntzarekin, sustatuko programa kuratorial bat da. Proiektuaren helburua dira bertako artisten lana bultzatzea eta ikustaraztea, Nafarroan praktika kuratoriala sustatzea eta Nafarroan zehar arte garaikidea erakustea. Aurtengoa bosgarren edizioa da, eta bat bitan. Oharrak, zirriborroak, partiturak eta beste hainbat belarrirako idazkerak erakusketan musika idazketa eta partitura oinarri hartu dute, bere definizio handienean, Nafarroako musika tradizioaren eta idazketaren historia azaltzeko. Hortaz, musika idazketara bideratutako erakusketa bat da, eta Erdi Aroko artxiboetatik XX mendekoetara jasotzen ditu, baita gaur egungo Nafarroako musikariek sortutako lanak ere. Audiolab kolektiboaren parte den Xabier Erkiziak da erakusketaren kuratorea edo komisarioa.
Erakusketa Tafallan aurkeztu zuten. Martxoaren 27an, asteazkenean, 18:00etan, erakusketa Altsasuko Iortia kultur gunean mustuko dute Elvira Palazuelos Blankoren ekimen batekin; apirilaren 28ra arte ikusgai izanen da. Proiektuaren barruan bi kontzertu izanen dira Altsasun: Pr0t0c0lectiv0 taldearena apirilaren 19an, ostirala, 18:00etan, eta Ibai Gogoratzarena, apirilaren 24an, asteazkena, 18:00etan.