'Mi camino interior' zineforum filmaren emanaldia

Guaixe 2024ko mar. 26a, 14:02

Apirilaren 11n eta 14an, osteguna eta igandea, Denis Imbert zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.

Sinopsia: Pierre idazle ospetsua da, muturreko esperientziak eta bakarrik bidaiatzea ditu gustuko. Dena bere erara egin du beti, komeni zitzaionean eta nahi zuenarekin, baina murrizketek bere askatasuna mehatxatzen zuten bakoitzean, hobekien egiten dakiena egiten zuen: ihes egitea. Mozkortuta zegoen arratsalde batean, eraikin baten fatxadan gora igo eta zenbait solairutatik behera eroriko da. Istripuak koma sakonean utziko du. Bertatik irteten denean, Pierre ia ezin da zutik egon. Eta guztien aholkuen kontra, Frantzian bakarrik ibiltzea erabakiko du, Proventzatik Mont Saint Micheleraino, Frantziako eskualde latz, anker eta ederrenetako ahaztutako bidezidorretan zehar. Benetako gertaeretan oinarritua.

Fitxa artistikoa: Jean Dujardin, Josephine Japy, Izia Higelin, Anny Duperey, Dylan Robert, Jonathan Zaccai, Olivier Charasson, Lou Chauvain.

Emanaldiak:

Apirilak 11, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian.

Apirilak 14, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian.

Sarrerak: Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.

Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro.

Aurretik erositakoa: 4,5 euro.