'La Extorsión' gaurkotasunezko filmaren emanaldia

Guaixe 2024ko mar. 26a, 14:08

Apirilaren 11n, 14an eta 15ean, osteguna, igandea eta astelehena, Martino Zaidelis zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.

Sinopsia: Esperientzi handiko pilotu komertzial batek bere herrialdeko inteligentzia zerbitzuekin lan egin beharko du, lanean egindako hutsegite larri batengatik zigorrik ez jasotzeko. Berehala murgilduko da azpijoko eta estortsioen azpimundu batean, eta horrek arriskuan jarriko du bere bizitza, eta prezio oso altua ordainduko du bertatik ihes egiteko.

Fitxa artistikoa: Guillermo Francella, Pablo Rago, Andrea Frigerio, Alberto Ajaka, Guillermo Arengo, Carlos Portaluppi, Monica Villa, Juan Lo Sasso, Joselo Bella, Osvaldo Djeredjian , Carla Pandolfi, Alejandro Botto, Romina Pinto, Laura Faienza.

Emanaldiak:

Apirilak 11, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Apirilak 14, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Apirilak 15, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Sarrerak: Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.

Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro.

Aurretik erositakoa: 4,5 euro.

Sariak:

2023ko Sitgesko zinemaldian Film onenerako izendatua