Sakanako Mankomunitateak Altsasuko ur biltegian edateko ura kloratzeko azpiegitura zuen. Handik 500 litro kloro Altzania ibaira isuri ziren. Ondorioz, han eta Arakil ibaian 2.000 arrain inguru hil ziren. Kloroa gordetzen zuten biltegiak hondatuta zeudelako izan zen isuria. Etorkizunean kloroa zuzenean ibaian ez bukatzeko, Sakanako Mankomunitateak isuriak jasotzeko biltegia egiteko asmoa zuen.