Txirrindulariak

Sakana Group-Alea, talderik onena kadeteen Burunda Trofeoan

Txirrindulariak 2024ko api. 8a, 12:00

Burunda klubak Altsasun antolatutako lasterketa Ion Egiak (Luyando-Ganzedo) irabazi zuen

Apirilaren 6an, larunbata, kadete mailako XXXVI. Burunda Txirrindularitza Elkartea Trofeoa jokatu zen Altsasun, Burunda klubak antolatutakoa. 183 txirrindulari zeuden izena emanda, 51 kilometroko lasterketa jokatzeko prest, eta horietatik 93 sailkatu ziren. 

Lasterketa Altsasu, Ziordia eta Bakaiku artean jokatu zen, eta Altamira behin igo zuten txirrindulariek. Haizea izan zen protagonista, eta lasterketa oso gorabeheratsua izan zen, erorikoak tarteko. Azkenean, Ion Egiak (Luyando-Ganzedo) lortu zuen garaipena (1:23:58), Urko Nazabalen (imousin Kartoiak) eta Aratz Sanchezen (Aranako Ford) aurretik. Sakana Group-Alea taldeko Erik Laiglesia hamabigarren sailkatu zen, eta talde bereko Ekai Erdozia hamazazpigarren, Top 20an. 

Sakanako taldeetako gainontzeko txirrindulariei dagokienez, Ion Unai Gonzalez (Sakana Group-Alea) 24. iritsi zen, Xabier Curiel (Quesos Albeniz) 47., Mikel Arrizabalaga (Quesos Albeniz) 50.; Manex Huarte (Sakana Group-Alea) 52.; Asier Flores (Quesos Albeniz) 53.; Oier Olaberria (Quesos Albeniz) 56., Unax Etxeberria (Sakana Group-Alea) 70., Gabriel Gonzalez (Sakana Group-Alea) 74.; eta Unai Gomez (Quesos Albeniz) 81.

Mendiko txapelketa Urko Nazabalek (Limousin Kartoiak) irabazi zuen, eta tartekako helmugen txapelketa probako irabazleak, Ion Egiak (Luyando-Ganzedo). Talde onenaren saria Aralar Txirrindulari Taldeko Sakana Group-Aleak lortu zuen.