Martziali beti gustatu izan zaio arrantza egitea, eta orduak ematea bere txalupa txikian lasaitasunaz gozatzen. Azkenaldian, badirudi arrainek ihes egiten diotela eta apur bat despitatuta dabil. Kalean ez da seguru sentitzen, ez daki gauzak non uzten dituen, ezta joan den edo etorri den ere. Arrain bat bezala Producciones Maestras konpainiaren antzezlanaren sinopsia da; moeria nola lausatzen den, Martzialen irabana eta oraina nola urtzen diren eta errealitate berri batera nola iristen diren aztertzen du lanak, eta apirilaren 14an, igandea, 17:00etan, Iortia kultur gunean emanaldia izanen da. Sarrerak 3 eurotan eros daitezke Iortia kultur guneko webgunean eta txarteldegian.
Aurretik, apirilaren 9an, asteartea, Nola hitz egin alzheimerrari buruz gure txikiekin helduendako tailerra izanen da, 18:30ean, Josefina Arregi klinikan. Aurretik parte hartzea konfirmatu behar da 948 27 52 52 edo 693 40 21 75 telefonoetan. Producciones Maestras konpainiak eta Sendaberri programak antolatu dute saioa, eta Nafarroako Alzheimerra eta bestelako dementzia duten pertsonen senideen elkarteko kideak izanen dira hizlariak. Saioaren laguntzaileak Altsasuko Udala eta Josefina Arregi klinika dira.
Sendaberri Paisaia eszeniko berriak Nafarroako Antzoki Sarearen programaren barruan izanen da Arrain bat bezala antzezlana Altsasun.