Itsaso A. Cano dantzari eta koreografoak Oteizaren unibertsoan, euskal konstruktibismoan eta 1963an saiakeran oinarrituta Quosque Tandem Abutere dantza ikuskizuna sortu du, Zuk Performing Arts konpainiarekin. DNA Nafarroako Dantza Garaikidea programaren barruan, konpainiak Altsasuko Iortia kultur gunea obraren ekoizpenerako egoitza teknikoa izan da, eta apirilaren 12an, ostirala, 19:00etan, ikuskizunaren emanaldia eginen dute, areto nagusian. Sarrerak 6 eurotan eros daitezke, Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.