'Ezkaba' antzezlanaren emanaldia, Altsasun

Guaixe 2024ko api. 9a, 10:55

Apirilaren 13an, larunbata, Ezkabako espetxeko bizitza eta ihesa eszenaratzen duen lanaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean, Sendaberri programaren barruan. Apirilaren 9an, asteartea, espetxeko historiari buruzko hitzaldia izanen da.

Ezkabako espetxeko bizitza eta ihesa eszenaratzen du Ezkaba antzezlanak. Lan hunkigarria sortu du Iluna Producciones konpainiak, eta Ezkabako espetxeko bizitza nolakoa izan zen kontatzeko konpromiso historikoa hartu ez ezik, bertako presoen, haien familien eta elkartasun sareen bizitza erakusten du ere. Apirilaren 13an, larunbata, 19:30ean, Ezkaba antzezlana Iortia kultur gunean izanen da. Sarrerak Iortia kultur guneko webgunean edo txarteldegian eros daitezke, 10 eurotan. Nafarroako Antzoki Sarearen Sendaberri paisaia eszeniko berriak programaren barruan izanen da antzezlana Altsasun.

Antzezlanarekin batera, apirilaren 9an, asteartea, 18:00etan, Iortia kultur guneko areto txikian, Ezkaba espetxearen historiaren inguruko hitzaldia izanen da; espetxearen datu guztiak eta historia azalduko dute bertan. Gonbidapenak Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian eskura daitezke.