Futbola

Altsasuk ezin izan zuen etxean Valle de Egües B mendean hartu

Guaixe 2024ko api. 9a, 11:35

Gizonezkoen Preferente Mailako 26. jardunaldiak ez zuen Dantzalekun punturik utzi

Altsasuk Valle de Egües B taldea hartu zuen apirilaren 7an Dantzalekun. Lehen zatia oso borrokatua izan zen, eta 45. minutuan Unai Calvok Altsasu aurreratu zuen. Hala ere, bigarren zatian oso bestelakoa izan zen partida, Valle de Egües B taldeak markagailua irauli zuelako. 5 minutuko tartean bi gol sartu zituen talde bisitariak eta 1-2 aurreratu zen. Altsasu berdintzen saiatu zen, baina ezin, eta Valle de Egüesek hirugarren gola sartzea lortu zuen partida bukatzeko txilibitua jotzear zela, 90. minutuan. 1-3 gailendu zen Iruñerriko taldea. 

Burlades B taldea da Preferente mailako liderra (51 puntu), puntu batera Gazte Berriak duela (50 puntu). Altsasu hamabigarren da (35 puntu), igoera faseko postuetatik 13 puntura. Apirilaren 14an, igandea, Altsasuk Oibarren jokatuko du, 33 punturekin sailkapenean hamahirugarren eta arerio zuzena den Aibares taldearen kontra, 17:00etan, San Lorenzo zelaian.