Duela 25 urte...

Moda desfilea

Guaixe 2024ko maiatzaren 21a

Herriko hiru dendek antolatu zuten

Altsasuko Foru plaza lepo zegoela, moda desfilea egin zen. Pasarela gainean adin guztietako hamasei modelo izan ziren. Herriko hiru denden ekimena izan zen desfilea: Zangitu arropa denda, Keinu ileapaindegia eta Mari Paz oinetako denda. Miky lore dendak pasarela apaindu zuen, Amaia Benjumeak modeloak makillatu zituen eta Brasas musika produkzioak soinu bandaz arduratu zen.