Garagarrilaren 5etik 12ra bitartean Urdalur urtegiak uraren %80 galdu zuen. Ur ihesaren ondorioz, bere garaian urpean gelditutako bordak, atzera ere, agerian zeuden. Altzania ibaian ur emaria bermatzen zuen isuri ekologiko hodian matxura izan zen, eta handik ihes egin zuen urak. Urpekariak hura konpontzera jaitsi zirenean, uraren indar handia murrizteko beste hodi batzuk zabaldu behar izan zituzten. Udarako ura bermatuta zegoen eta Altzania ibaia ez zen lehortu.