Maiatzaren 3tik irailaren 14ra, gurutzetik gurutzera, egunero, eguerditan, ezkila errepikak izaten dira Altsasun. Orduan egiteko horretaz arduratzen ziren Mikel Santamaria, Cesar Olmos, Felix eta Xabi Martinez, Asier Vicario eta Iker Bueno. 16 eta 19 urte artean zituzten. Gustura aritzen ziren errepika jotzen, nahiz eta festen ondorengo egunetan “latz” egiten zitzaien errepikarako garaiz esnatzea.