Exilium musika jaialdia Altsasun

Guaixe 2024ko api. 9a, 10:22

Apirilaren 13an, larunbata, IGS, Potox, Deathbass eta Morti disko jartzaileen jaialdia izanen da, Altsasuko Gaztetxean.

Musika elektronikoko Exilium jaialdia antolatu dute apirilaren 13an, larunbata, 22:00etatik aurrera, Altsasuko gaztetxean. IGS, Potox, Deathbass eta Morti disko jartzaileak ariko dira. Sarrerak bost eurotan eros daitezke, egunean bertan.