Altsasuko Liburutegiarendako urte berezia da, izan ere, 90 urte betetzen ditu aurten udal liburutegiak eta urtero, urtean zehar, hainbat ekimen antolatzen baditu ere, askoz ere animatuagoa egonen da liburutegia. Apirilaren 11n, osteguna, 18:00etan Amaia eta Martin barazkien jaian kamishibai kontakizuna eginen du Ines Bengoak. Haren bidez haurrek Nafarroako barazkiak ezagutuko dituzte, baita zergatik diren hain garrantzitsuak ere. Itziar Ancín idazle eta olerkariak idatzen du eta Leire Urbeltz ilustratzaileak sortu ditu ilustrazioak. Ipuin kontaketa lau urte aurretiko haurrendako bideratuta dago.