Ogasunak garaje plaza enkante bidez salduko du

Guaixe 2024ko api. 12a, 11:18
Altsasuko Zelai kalea. ARTXIBOA

Hari lotutako trastelekua ere hartzen du.

Nafarroako Foru Ogasuneko Diru bilketa Zerbitzuko zuzendariak jakinarazi du enbargatuta dagoen ondasun higiezin enbargatua enkante bidez salduko dutela. Zehazki, Zelai kalean dagoen soto bateko garaje plaza da, hogeita hiru zenbakia duena. Plazak 15 '03 metro koadroko azalera erabilgarria du. Eranskin gisa garaje plazaren atzealdean dagoen trastelekua du, 7 '29 metro karratuko azalera erabilgarriarekin. Haien balioa 15.000 eurokoa da, eta enkanteko balioa 14.471,04 eurokoa. Enkanteari buruzko informazioa apirilaren 12ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean dago.