Apirilaren 14an, igandea, Espainiako II. Errepublikaren 93. urteurrena ospatzeko ekitaldia eginen dute, Altsasuko Zubeztia elkartearen aurrean dagoen Soldadu Langile Batailoietan ibili ziren omenezko oroigarrian. Errepublikaren aldeko ekitaldia egin ondoren, auzatea eginen dute errepublikazaleek.