Hirugarren urtez elkartasun azoka eginen da Altsasun, apirilaren 14an, igandea, Iortia zabalgunean. Sakanako Mankomunitateko Anitzartean zerbitzua, Altsasu BHI eta Sakana Harrera Harana ari dira ekimena antolatzen. Jasotakoa erakundearen jarduna sustatzeko izanen da, eta ikastetxeak bere parte hartzean pausu bat eman du, eta, besteak beste, ikasleak boluntarioak izanen dira. Elkartasun azoka 10:00etatik 14:00etara izanen da, eta jolasen txokoa, hausnarketa txokoa, institutuaren txokoa, Sakana Harrera Haranaren txokoa eta pintxoen txokoa izanen da.