Altsasuko Udalak langabezian dauden 8 pertsona kontratatzeko helburua du. Kontratatuko dituen langileek interes orokorreko edo sozialeko obrak eta zerbitzuak eginen dituzte. Urte erdiz ariko dira, lanaldi osoan. Zortzi kontratatutakoak udalaren Obra eta Zerbitzuen lantaldean ariko dira lanean. Izena emateko epea maiatzaren 15ean, astelehenean, despeditzen da. Horretarako, Altsasuko Enplegu Bulegora jo beharko da.
Kontratazioak egiteko, udalak Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren dirulaguntza baliatuko du. Lorezaintzako ofizial gisa lan eginen dutenek D mailako kontratua izanen dute. Lanpostuan interesa duenak, baldintza orokorrak betetzeaz aparte, OHOko titulua edo baliokidea izan beharko du. Lanpostu horietako baterako, nahitaezkoa da B gidabaimena izatea. Peoiek, berriz, E mailako kontratua izanen dute. Baldintza orokorrak betetzeaz aparte, beharrezkoa da Errenta Bermatuaren jasotzailea izatea peoi eskabidea aurkezteko.