Altsasuko Liburutegiak, Altsasuko Udalak eta Nafarroako Gobernuak antolatuta, Patxi Irurtzun idazlearekin topaketa izanen da apirilaren 23an, asteartea, Liburuaren Nazioarteko egunean, 19:00etan, Iortia kultur guneko areto txikian. Gonbidapenak Iortia kultur guneko webgunean edo txarteldegian eskura daitezke.
Patxi Irurtzunen literatura samurra eta kabroia (La literatura "tierna y cabrona", gaztelaniaz) solasaldia eginen du idazleak. Tratado de hortografia edo Los dueños del viento liburuen egilea da, eta hitzaldian haren literatura ibilbidearen anekdotak eta istorioak kontaktuko ditu. Gainera, La mentira es la que manda eleberri berriaren aurrerapentxo bat eginen du ere Altsasun.