Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko eguna izanen da, eta 90 urte betetzen dituen Altsasuko Liburutegiak modu handian ospatuko du; urtero bezala, egun bat ezezik, Liburuaren Astea antolatu du. Apirilaren 23an, asteartea, 19:00etan, Patxi Irurtzun idazlearen Patxi Irurtzunen literatura samurra eta kabroia solasaldia izanen da, Iortia kultur guneko areto txikian.
Apirilaren 24an, asteazkena, 17:30etik 19:30era, Sakanako Mankomunitateko Hondakinen zerbitzuko hezitzaileen eskutik Papera egiten dugu tailerra izanen da. Tailerra txandaka izanen da eta lau talde eginen dituzte, hamabi haur talde bakoitzean. Beraz, aurretik izena eman behar da, liburutegian.
Apirilaren 25ean, osteguna, 18:00etan, Enkarni Genuaren txotxongilo saioa izanen da, Iortia kultur guneko erabilera anitzeko aretoan. Genuak Erreka Mari azken lamiñaren istorioa kontatuko du. Emanaldia haur hezkuntzako haurrendako bideratuta dago.