Futbola

Oibartik punturik gabe etorri zen Altsasu

Guaixe 2024ko api. 17a, 09:40

Gizonen Preferente mailako 27. jardunaldian Altsasuk ez zuen hasieran lortutako abantaila mantendu

Gizonezkoen Preferente mailan 27. jardunaldia jokatu zen eta Oibarren jokatu zuen Altsasuk, Aibares taldearen kontra. Hamabigarren postua zegoen jokoan, eta bi taldeak gogotsu atera ziren zelaira. Gauzak ongi hasi ziren, Imanol Lobok 16. minutuan Altsasu aurreratu zuelako. Tamalez, atsedenaldirako berdintzea lortu zuen Aibaresek, Eneko Irigoieni esker, eta bigarren minutuan lehia estutu zen. 75. minutuan atzera ere Eneko Irigoienek gola sartu zuen eta 2-1 aurreratu zen Aibares. Altsasuarrak saiatu ziren, baina markagailua ez zen mugitu. 

Burlades B taldeak eusten dio lidergoari (54 puntu), 3 puntura Gazte Berriak taldea duela. Altsasu hamabigarren postutik hamahirugarrenera jaitsi da (35 puntu), eta Aibares jarri da hamabigarren (36 puntu). Apirilaren 21ean, igandea, 16:30ean, Altsasuk Burlades B liderra hartuko du Dantzalekun.