Emakumezkoen Preferente mailako bigarren faseko bosgarren jardunaldian Altsasuk eta Idoiak bana berdindu zuten Dantzalekun jokatutako partidan. Altsasu izan zen aurreratu zena, 15. minutuan Sonia Alonsok sartutako golari esker, baina 37. minutuan Maite Otxoak bana berdindu zuen, eta markagailua ez zen gehiago mugitu.
Gares da Preferente mailako bigarren faseko liderra (10 puntu), Idoiak 9 puntu ditu, eta Altsasuk 8. Berriozar laugarren da, punturik gabe. Apirilaren 20an, larunbata, Altsasuk Berriozar izango du aurkari, 15:30ean, Berriozarren.