'Matusalen' gaurkotasunezko filmaren emanaldia

Guaixe 2024ko api. 17a, 12:54

Apirilaren 18an, 21ean eta 22an, osteguna, igandea eta astelehena, David Galan Galindo zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.

Sinopsia: "Zahartzea saihestezina da, heltzea aukerakoa da" hori da El Alber-en maxima, 44 urterekin unibertsitatean bere aitarekin apustu bat egiteagatik matrikulatzen den raperoa. Ikasgai guztiak gainditzen ez baditu, "rap, tontakeria hori" betiko utzi beharko du. Unibertsitatean, Alber Amaiarekin elkartuko da. Amaia irrati esataria eta irakaslea da, eta bere bizitzan oso garrantzitsua den zerbait falta zaiola ohartuko da: maitasuna. Berrogeitaka urteko rapero baten istorioa da, gurasoek haurtzat eta ikaskideek aguretzat hartzen dutena. Unibertsitatera bidali zuten alda zedin, eta berak eraldatu ditu gainerako guztiak. Matusalenen historia da.

Fitxa artistikoa: Julian Lopez, Miren Ibarguren, Raul Cimas, Antonio Resines, Maria Barranco, Manuel Galiana, Carlos Areces, Adrian Lastra, Florentino Fernandez, Jorge Sanz, Alberto San Juan, Alberto Casado, Roberto Bodegas, Miguel Rellan, Roberto Alamo, Enrique Villen, Jason Fernandez.

Emanaldiak:

Apirilak 18, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Apirilak 21, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Apirilak 22, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Sarrerak: Iortia kultur guneko webgunean eta txarteldegian.

Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro.

Aurretik erositakoa: 4,5 euro.