Ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko deia

Guaixe 2024ko api. 19a, 11:55
Ibilgailuak edukiontzi ondoan aparkatuta.

Aurtengo zerga borondatez ordaintzeko epea zabalik dago.

Altsasuko Udalak jakinarazi duenez, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2024ko zerga borondatez ordaintzeko epea maiatzaren 31n despedituko dela. Zerga ordainketak helbideratuta dituztenei udalak haien kontu korronteetan kargua apirilaren 23an eginen die. Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta. Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.