Iker Gomez Lopez de Goikoetxea ez da gelditzen. Apirilaren 7an Espainiako selekzioarekin Paris-Roubaixen lan bikaina egin eta gero, apirilaren 13an, Segurako Saria irabazi zuen, denboraldiko bere bigarren garaipena, martxoaren 3an Altsasuko 38. Udaberri Sarian lortutakoaren ondotik. Handik Italiako bidea hartu zuen, Espainiako selekzioak deituta, apirilaren 18an, Nazioen Koparako baliagarria zen L´Eroican lehiatu baitzen.
Lehenengo sektorea 22,5 km-ko taldekako erlojupekoa zen, eta Espainiako selekzioa seigarren sailkatu zen. Alemania izan zen talde azkarrena. Eta bigarren sektorea 68,3 km-ko errepide lasterketa. Lasterketa esprintean erabaki zen eta Espainiako selekzioko Hector Alvarez bigarren izan zen, Senna Remijn irabazlearen atzetik. Iker Gomez 23. sartu zen, 2:14ra, talde lan bikaina egin eta gero.
Apirilaren 19an, ostirala, 110 km-ko lasterketa dute, eta Passo del Lume Spento gainditu beharko dute.
Igandera bitartean sterrato famatuan, lur gainean, beste hiru etapa jokatuko ditu Gomezek. Selekzioaren helburua orain arte Guidoko Klasikoan eta Paris-Roubaixen egindako lan onarekin jarraitzea da. Hector Alvarez da selekzioko liderra; Guidoko Klasikoan etapa bat irabazi zuen, eta Paris-Roubaixen bederatzigarren izan zen, Gomezen laguntzari esker.