Uharte arte garaikideko zentroak bosgarren urtez Uholdeak programa martxan jarri du. Aurtengo erakusketa ibiltaria bi bat. Oharrak, zirriborroak, partiturak eta beste hainbat belarrirako idazkerak da, eta musika idazketa eta partitura oinarri hartuta, Nafarroako musika tradizioaren eta idazketaren historia azaldu du Audiolab kolektiboaren parte den Xabier Erkiziak erakusketaren kuratoreak.
Uholdeak egitasmoaren barruan, apirilaren 19an, ostirala, 18:30ean, Pr0t0c0lectiv0 taldearen Sistema de partituras expositivas para prototipos resonantes kontzertua izanen da, Iortia kultur guneko erakusketa gelan. Bestetik, apirilaren 24an, asteazkena, 18:00etan, Ibai Gogoratzaren kontzertua izanen da, programaren barruan.