Athletic Club taldearen filiala, Bilbao Athletic, denboraldi itzela egiten ari da. Carlos Gurpeguik zuzentzen duen talde bizkaitarrak Bigarren Federazioa mailatik Lehen RFEF mailara igotzea lortu du, asteburuan Real Sociedad C taldearekin husna berdindu, eta liga irabazi eta gero. Oier Gastesi Serrano altsasuarra Bilbao Athletic-eko atezainetako bat da, Alex Padillarekin batera, eta taldekideekin gustura ospatu zuen igoera. Athletic Club-endako, urte gozoa.