Hilabeteko azken ostiraletan izan ohi da Sexgunea gazteendako sexualitate zerbitzua, doakoa eta konfidentziala, Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean, baina apirilean hilabetearen azken larunbatean izanen da zerbitzua: apirilaren 27an, larunbata, 17:30etik 20:30ean, hain zuzen. Bestetik, hilabetea amaitzeko gazte zinema saioa izanen da, Altsasuko gazte gunean, 18:00etatik aurrera.